
Emakumezko futbolaren egoera
Futbola da argi eta garbi kirol erregea gaur egungo Europar gizartean. Kirol gehienen antzera, bi aurpegi ditu. Alde batetik, gizartearen gehiengoak miresten eta egunero jarraitzen duen gizonezko futbola eta bestetik, emakumezko futbola. Gutxi dira mutilekin konparatuta futbolera jolasten duten neskak, eta gutxi da ere jasotzen duten errekonozimendua.
Beti pentsatu izan da emakumezko futbola, gizonezko futbolaren arreba txiki eta pobrea dela. Ba al dago beste errealitaterik? Nolakoak dira neskek dituzten baldintzak? Instituzioek benetan babesten eta sustatzen dute emakumezko futbola?
Euskadin neskez osatutako futbol taldeak 1970. urtean agertu ziren lehendabiziz. Kemen (Durango), Soberano (Arratia) eta Maiona (Sondika) izan ziren Bizkaian sortutako lehen taldeak. Hauek torneo txikiak antolatzen zituzten herriko jaietan, baina garai hartako gizartearen pentsamoldeak eta ekonomia eskasak talde asko klandestinitatean funtzionatzera eraman zituen. Hamarkada honetan onik atera zen talde bakarra CD Sondika izan zen, geroago Leioako EFT neska taldea osatuko zuenak.
80ko hamarkadan maila nazionalean lehiaketak antolatzen hasi ziren. Urte horietako egoera ez zen ona. Neskak askotan ez zeukaten zelairik entrenatzeko, zelai lokaztuetan jolasten zuten eta askotan harmailaren azpian arropaz aldatu behar ziren, aldagelarik ez zeukatelako. 30 urte pasatu dira eta egoera aldatu egin den arren, asko dago egiteke. Izan ere, gizonezko eta emakumezko futbolaren arteko ezberdintasunak handiak dira oraindik ere.
Ane Cerrato Itugarpe futbol taldeko jokalariak ezberdintasun hauek bere klubean pairatzen ditu. “Mutilek beti izango dute ordutegi onena eta arropa gehiago”, salatzen du. Ekonomikoki, gizonezko taldeak dira onuradunenak. Barakaldo futbol taldea adibide bezala hartuta, neskek zailtasunak dituzte garraioari dagokionez. Metxak Barakaldoko emakumezko taldean jolasten du eta nesken egoera azaldu du. “Duela bi urte autobusa ordaintzeko txosna bat jarri behar izan genuen Barakaldoko jaietan, eta papeletak saltzen ditugu ere”, azaldu du Metxak. Gizonezkoekin ezberdintasuna nabarmena da. “Mutilei autobusak jartzen dizkiete eta zenbaitetan siesta botatzeko hotelak ordaintzen dizkiete ere”, salatu du Barakaldoko jokalariak.
Emakumezko Athletic club taldea 2002.urtean sortu zen. Leioa EFT taldea superligara heldu zen eta orduan erabaki zuten Athletic Club emakumezko talde bat eratzea.
CD Sondikatik zetozen neskak Leioa EFT taldera jolastera pasatzen ziren. Azken hau Bizkaiko talderik onena izanda, apurka apurka mailak igotzen joan zen eta Superligara heldu zen. Superligan

jokatzea espainiako gainerako taldeek osaturiko liga batean jokatzea suposatzen zuen, beraz Josu Uriak Athletic Club-eko garaiko presidenteak akordio bat sinatu zuen Leioa EFT taldearekin, bertako neskak Athletic Cluba osatu zezaten.
Momentu horretatik aurrera Athletic Cluba Superligan jokatu izan du, lehen momentutik arrakasta izanik. Taldeak 2003/2004 denboraldian debutatu zuen Superligan, Emakumezko lehenengo mailan. Superliga irabazi eta finala San Mamesen jokatu zuten. 35000 lagun joan ziren neskak ikustera. Gaur egunerare 4 superliga irabazi dituzte eta bi aldiz bigarrenak geratu dira Erreginaren Kopan.
Emakumezko Athletic Clubaren eraketa
Hala ere, Alfonso Romero Barakaldo Futbol Clubaren presidentearen arabera, klubak ahal duen guztia egiten du Barakaldoko emakumezko taldea laguntzeko. Haiek proposatu zieten neskei txosnen negozioa eta baiezkoa eman zuten. Azkenean ez zuten soilik autobusa ordaintzeko irabaziak lortu, diru gehiago lortu zuten. “Klubak legez jokatu zuen eta diru hori neskei ematea erabaki zuen, haiek egindako lanagatik sortutako dirua baitzen”, esan du Presidenteak.
Bizkaiko Futbol Federakundeak taldeek jasotzen dituzten diru laguntzekin zer ikusi handia du. Ane Cerratoren usten, federazioak bere konpromisoa hobetu behar du emakumezko futbolarekin. “Federazioak bidaltzen dizkigun arbitroak hasi berriak edo oso txarrak dira”, adierazi du. Anek gaineratu duenez, behien baino gehiagotan entzun die arbitroei neskak arbitratatu nahi ez dutela, nahiago dutela gizonezko alebin bat epaitzea neskak epaitu baino. Bizkaiko federazioak ez die emakumezko futbol taldeei laguntza bereziak ematen. Barakaldo Futbol Clubaren presidentearen arabera, klubak laguntza berdinak jasotzen ditu gizonezko taldeentzat zein emakumezkoentzat. “Dirua jasotzen dugu beste talde bat izateagatik, besterik ez”, esan du Romerok.
Espainia, Europa eta AEB
Espainian profesionalki jolasten duten emakume gehienak, futbola gustatzen zaielako jolasten dute. Ez da haientzako lan arrunt bat, hobby bat bezalakoa da. Ezin dira futbolaz bizi irabazi ekonomiko gutxi lortzen dituztelako. Orduak entrenatzen eta partiduetan emateaz gain, beste lan bat izan behar dute soldata duin bat jasotzeko. Gizonezko talde txikietako jokalariek 1000-2000 euro jasotzen dituzte hilero. Neskek Espainian, berriz, diru kantitate hori eskuratzen dutenek dira gehien irabazten dituzten langileak. Talde gutxi batzuetan jokatzen duten emakumeek soilik jasotzen dute soldata hori, esaterako Athletic Cluben eta Futbol Club Barcelonan jokatzen dutenak. Espainiako selekzioan jokatzeagatik 25 euro ematen dizkiete egunero emakumeei.
Suedian egoera erabat ezberdina da. Emakumezko futbola gizonezkoena bezain garrantzitsua da. Profesionalki jolasten dute eta soldata onak jasotzen dituzte. Bertako gizarteak modu normalean ikusten du neskak futbolean aritzea. Estatu Batuetan egoera ere oso ona da. Euskal Herriko futbolari asko beste herrialdetara joan dira kirolean ere profesionalean aritzeko. Adibidez, Iraia Iturregik Athletic Clubaren kapitaina urte batez joan zen AEBra eta Florida State Universityko futbol taldean jolastu zuen. Metxak, Barakaldo FC taldeko jokalariak herrialde horietako egoera eredugarria eta hemen aplikatu beharko zela uste du: “Horrelako egoerak ematen badira beste herrialdeetan eta benetan egin daiteken zerbait baden, eredua hartu eta kopiatu beharko genuela”.
Nahiz eta gizonezko eta emakumezko futbolaren egoerak hain desberdinak izaten jarraitu, jokalariak hobekuntzak antzeman dituzte. Metxak bost urte daramatza Barakaldon jolasten eta klubaren konpromisoa nabarmendu du. “Material gehiago ematen digute, ekonomikoki ahal den neurrian laguntzen saiatzen dira”, adierazi du. Hedabideen bilakaera aipatu du ere. Metxaren arabera, gaur egun telebistan emakumezko futbol partida bat ikusteak neskak jolastera animatu ditzake.
2014. urtean gauden arren eta gizarteak aurrera pausu handiak eman dituen arren, zenbaitetan neskek iraingarriak diren esaldiak entzun behar dituzte. Metxak behin baino gehiagotan gaztelerazko esaldia hau entzun behar izan du: “El futbol femenino no es ni futbol ni femenino”. Barakaldoko presidenteak esaldi hau txorakeri hutsa dela esan du, eta futbola emakumezkoek eta gizonezkoek praktika dezaketen kirola dela baieztatu du.
Etorkizuna
Emakumezko futbolaren etorkizun zaila ikusten dute neskek. Emakumeak futbolean duen lekua ez dela aldatuko salatzen dute. “Ez dut ikusten aldatzeko asmorik inoren partetik”, adierazi du Cerratok. Neskek oso barneratuta daukate zein den haien egoera eta ez dute itxaropen handirik. “Azken finean futbola gaur egun enpresa bat da, eta emakumeek ez dute saltzen”, azaldu du Cerratok.
Neskek ikuspuntu ezkorra eskaintzen dute. Beste herrialdeetan egoera ez da batere txarra. Zergatik ezin du Espainiak horrelako emakumezko futbolik izan? Gizartearen errua da? Baliteke pertsona gehiago kirol honetan interesatzen badira, egoera hobetuko litzateke.