
Metxa, 27 urte, Barakaldo futbol taldeko jokalaria
Noiz, nola eta zergatik hasi zinen futbolean?
Orain dela 6 urte hasi nintzen futbolean. Eskubaloian 10 urte eman nituen baina motibazio faltagatik utzi nuen eta beste kirol talde batean sartu nintzen, futbolean alegia. Lehen denboraldia Sopelanako Ugeragan eman nuen eta gainerakoak gaur arte Barakaldoko futbol taldean.
Jolasten hasi zinenetik bilakaera bat sumatu duzu emakumezko futbolean?
Barakaldo taldean aurrerapausoak bizi izan ditut. Material gehiago ematen digute, ekonomikoki ahal den neurrian laguntzen saiatzen dira. 5 urte lehenago existitzen ez zen laguntza da hori, beraz onerako nabaritu izan dudan bilakaera izan da. Klubaren partetik inplikazioa handitu dute.

Noizbait topatu izan zara entrenatzaile batekin zeinek neska talde bat izateagatik ez zaituzte entrenatu nahi izan?
Ez, ez gara inoiz topatu neskak izateagatik entrenatu nahi ez gaituen norbaitekin. Egia da izan ditugun entrenatzaileek aurretik inoiz ez zituztela neska taldeak entrenatu eta agian horregatik zailagoa egin zitzaien hasieran, neskak zailagoak garelako eta mutilak baino inplikazio gutxiago dugulako. Izan ere, futbolean aritzen diren neska gutxi daude eta horrek seriotasun gutxiago izatea eragiten du.
Uste duzu futbol taldeek garrantzi gehiago ematen dietela gizonezko edozein taldeei nesken taldeei baino?
Pertsonalki uste dut egia dela garrantzi gehiago ematen dietela mutileko kategoriei neskei baino. Adibidez, laguntza ekonomikoak ematerako orduan, materiala, garraioa... Ez dakit zergatik, izango den. Mutil gehiago daudelako neska baino? Ginonezko kategoria gehiago daudelako? Neskak gutxiago garenez bigarren plano batean utzi nahi gaituztelako? Baina ez dut uste txarto sentitu beharko garenik horregatik. Neskok oso barneratuta daukagu dagoen egoera horrela dela eta ez dela aldatuko.
Emakumezko eta gizonezko futbolaren artean ezberdintasun handiak ikusten dituzu?
Ez daude ezberdintasun asko baina badaude. Lehen esan dizudan moduan, mutil gehiago daude neska baino eta klubek eta instituzioek laguntza gehiago ematen diete haiei guri baino. Adibidez partiduetara joateko garraioan. Guk duela bi urte txosna bat jarri behar izan genuen Barakaldoko jaietan autobusa ordaintzeko dirua lortzeko. Papeletak saldu behar ditugu autobusa ordaindu ahal izateko. Eta Mutilei ordea, ez diete trabarik egiten, autobusak jartzen dizkiete eta zenbaitetan siesta botatzeko hotelak ordaintzen dizkiete ere. Hala ere uste dut ezberdintasun gutxiago daudela orain, orain dela urte batzuk lehenago baino.
Ezberdintasunez gain nola ikusten duzu gaur eguneko egoera?
Gaur eguneko egoera hobera doala uste dut. Nesken partidak telebistan ematen hasi dira. Prentsan ere toki txi bat ematen dauka emakumezkoen kirolek, futbolak kasu honetan. Eta apurka apurka nabaritzen da mutil eta nesken futbolaren arteko ezberdintasunak gutxitzen doazela.
Zer uste duzu hobetu beharko litzatekeela emakumezko futbolean?
Orain klub batzuk futbol basea lantzen hasi dira, txikitatik neskek futbolean jolastu ahal izateko. Neska bat 8 urterekin gaur egun ez ditu medioak klub batera jolastera joan ahal izateko, izan ere ez daudelako adin horretarako talderik. Eta nik pertsonalki kalean futbolera jokatu nahi duten neska gehiago ikusten ditut.
Ezagutzen duzu beste herrialdeetako egoera?
Adibidez Estatu Batuetan eta Suitzan. Estatu batuetan neska bat emakumezko futboletik bizi daiteke. Bertako unibertsitateek eta eskolek emakumezko futbola sustatzen dute. AEBn futbola kirol erregina da. Futbol amerikarra eta saskibaloia mutilentzako eta futbola, soccer-a, emakumeentzat. Bertan emakumeek badaukate sortea futboletik bizi ahal dutelako. Suitzan emakumezko industria badago eta asko hazi da. Talde oso onak dituzte, eta gainera soldata handiak ordaintzen dizkiete neskei. Beraz, nik uste dut horrelako egoerak ematen badira beste herrialdeetan eta benetan egin daiteken zerbait baden, eredua hartu eta kopiatu beharko genuela.
Zer da futbola zuretzako?
Futbolak, kirolaz aparte, harreman sozial asko ematen dizkit. Fisikoki ondo egotea ekartzen dit. Asko gustatzen zaidan kirola da. Kirola egitea metak eta objektiboak izatera laguntzen dizu. Beraz, futbola ez da guztia niretzat baina bai nire bizitzako parte oso handi bat.
Anekdotaren bat?
Oso ona ez den anekdota bat hau izan daiteke, behin entzun nuen esaldi bat: “El futbol no es ni futbol ni femenino”. Mota horretako esaldiak desagertu behar dira etorkizunari begira. Baina egia esanda anekdota txar pertsonalik ez ditut izan. Onak ordea, nire taldearekin irabazitako ligak eta arrakasta pertsonalak dira.
Argentinakoa zara. Han egoera bestelakoa da?
Bertan jendea oso fanatikoa da kirolari dagokionez, eta biolentoa ere. Dakizuenez zenbait afiziok ezin dute zelai berean elkarrekin egon. Umeekin futbol partida bat ikustera joatea ezinezkoa da, oso arriskutsua da, beraz, han egoera pixka bat saila da. Egia esanda, hona etorri nintzenean eta hemengo egoera ikusi nuenean inbidiagarria iruditu zitzaidan. Amama eta aititeek bilobekin joan daitezke futbola ikustera, zelaia eta eserlekuen artean hesirik eduki gabe... inbidiagarria da. Baina beno, dilema handia dago horretan, izan ere historikoki jokalari onenen artean argentinarrak egon dira beti, eta egun nire ustez munduko jokalaririk onena argentinarra da. Orduan, hor dago koska, hain egoera txarrean dagoen futboletik, munduko onenak diren jokalariak ateratzea… Argentinan futbola jaiotzetik zainetan eramaten da.
Eta emakumezko futbola?
Egia esan ni 14 urterekin etorri nintzen hona, 2001.urtean, eta ez dut emakumezko futbola han gogoratzen. Baliteke garai hartan eskubaloian sartuta nengoelako izatea eta futbolari ez niolako erreparatu, baina ez dut asko gogoratzen.