top of page

Ane Cerrato, 19 urte, Itugarpe futbol taldeko jokalaria

 

 

Noiz hasi zinen futbolean jolasten?

Ni saskibaloian jolasten hasi nintzen. Nire eskolan ez zegoen neskentzako futbol talderik. Irterbide bakarra mutilekin jokatzea zen, eta nik ez nuen nahi. Institutura ailegatu nintzenean, 11-12 urte nituela hasi nintzen futbolean jolasten Deustuko futbol taldean.

 

Orduan, beti egon zara emakumezko taldeetan?

Bai, hasi nintzenetik egon naiz emakumezko taldeetan.

 

 

Uste duzu emakumezko futbol talde bat izateak desabantailak dituela?

Bai, nozki. Orokorrean, emakumeak beti dituzte desabantailak kirolean, baina futbolean askoz gehiago. Lehen esan bezala, nik hasieran futbolera jolastu nahi nuen, baina ezin izan nuen talderik aurkitu. Deustun hiru urtez eman genuen jolasten eta bapatean taldearen direktibak erabaki zuen emakumezko talderik ez izatea, eta desagertu egin zen. Lau urte pasatu dira eta Deustuko futbol taldea jarraitzen du emakumezko talderik gabe.

 

Noizbait entrenatzaile batek emakumezko taldea izateagatik ez dizue entrenatu nahi izan?

Egia da saila dela entrenatzaile on bat aurkitzea emakumezko talde batentzat. Baina niri ez zait hori inoiz gertatu. Izan ditudan entrenatzaile guztiek nahi izan dutelako entrenatu gaituzte. Askok ez zituzten emakumezko talderik entrenatu momentu horretararte, beti mutilekin egon ziren. Probatu nahi izan zuten eta gustatu zitzaien esperientzia. Beti izan dugu tratu hona.

 

Emakumezko eta gizonezko futbolaren artean, ezberdintasun handiak ikusten dituzu?

Ez daukate zerikusirik. Azken finean, mutilek futbolari profesionalka izatearekin amestu dezakete. Futboletik bizi ahal izango dute. Baina emakumeek kirola gustatzen zaielako jolasten dute. Denbora ematen dute futbolean jakiten oso zaila izango dela etorkizunean futbolaz bizitzea, ezinezkoa ez bada. Nesken futbolean gehien irabazten duenak igual 1000-2000 euro irabazten ditu. Gizonen futbolean hori irabazten dutenek, gutxien irabazten dutenak dira. Gaua eta eguna bezala dira.

 

Uste duzu futbol taldeek garrantzi gehiago ematen dietela gizonezko edozein taldeei nesken taldeei baino?

Noski. Deustun gertatu zena adibide hona da. Club batek mutilen bost edo sei talde baditu eta nesken talde bat, mutilek beti izango dute ordutegi onena, arropa gehiago,... Emakumeak beti izango gara azkenak.

 

Zer uste duzu hobetu beharko litzatekeela emakumezko futbolean?

Jendeak emakumezko futbolari ematen dion tratua. Goitik hasi behar da. Esaterako, bidaltzen dizkiguten arbitroak hasi berriak edo oso txarrak dira. Bizkaiko Futbol Federakundeak egiten du hori, horregatik esaten dut goitik aldatu behar direla gauzak. Arbitroak entzun ditut esaten nahigo dutela alebin bat arbitratu emakumeak arbitratu baino. Jendeak daukan ikuspegi guztia aldatu beharko litzateke eta instituzioak zerbait egingo beharko lukete.

 

Nola ikusten duzu etorkizuna? Gauzak aldatuko direla uste duzu?

Egia esan nik ez dut uste aldatuko direnik. Ez dut ikusten aldatzeko asmorik inoren partetik. Jolasten dugunok badakigu gauzak horrela jarraituko direla eta nahi dugulako jolasten dugu. Hamar urte barru berdin jarraituko dugula uste dut. Azken finean futbola gaur egun enpresa bat da, eta emakumeek ez dute saltzen.

 

Beste herrialdeetako egoerak ezagutzen dituzu?

Badakit Estatu Batuetan emakumezkoen futbola gizonezkoena baino garrantzitsuagoa dela. Neskak gehiago jolasten dute eta arruntagoa da. Hango liga oso ona da. Ingalaterrakoa ere ondo dago, baina AEBkoa hobea da.

 

Zer da futbola zuretzako?

Niretzako futbola eskape bat bezala da. Urte bat egon nintzen futbolean jolastu gabe, peronea apurtu nuelako. Ezer ez nuela egiten sentitu nuen. Niretzat oso garrantzitsua da. Egun estresatu bat izan baduzu, edo arazoak badituzu, entrenatzera joaten zara eta zure lagun minekin zaude. Gainera gure taldean guztiek daukagu harreman ona. Familia bat bezala da. Azken finean, zu bertara joaten zara, arazoak ahazten dituzu eta primeran pasatzen duzu. Ez dut imajinatzen mundua futbolarik gabe. Baina ez da soilik futbola, nire taldekideek ere garrantzi handia dute. Nik pertsona bezala, garrantzi gehiago ematen diot talde lanari eta daukagun harremanari, futbolari baino.

 

Zerbait gehiago salatu nahiko zenuke?

Nik uste dut emakumeok mutilak baino errekonozimendu gehiago izan beharko genukeela. Mutilak erraztasun pila bat daukate jolasteko, eta gu beti gara azkenak. Egiten dugun esfortzua inork ez du ezagutzen edo inork ez du esaten “jo zelako esfortzua egiten duten neska hauek”. Guk beti ditugu ordutegi txarrenak. Guk mutilak bezain esfortzu berdina edo bikoitza egin behar dugu, baino inori ez zaio inporta. Nik uste dut hori kontuan hartzekoa dela.



 

Elkarrizketa oso bideoan:

Ane Cerrato bideoa

© 2023 by SMALL BRAND. Proudly created with Wix.com

bottom of page