top of page

Alberto Romero, Barakaldo Futbol Clubaren presidentea

 

Noiz eta zergatik erabaki zuen Barakaldoko Futbol Clubak emakumezko talde bat izatea?

Orain ezin dizut esan… Nik 4 urte daramatzat  zuzendaritzan eta talde bazegoen aurreko legealditik. Uste dut gainera taldea antolatu zela, urte batzuk egon zela eta gero urte batez desegin zela. Ondoren berriro ere sortu zen.

 

Zergatik gizonezko harrobia dago eta ordez emakumezko harrobirik ez?

 

 

Uste dut mutilek txikiak direnetik futbolerako joera daukatelako eta neskek egia da orain gero eta gehiago futbolera jolasten dutela. Baina aintzinean ez zegoen ia neskarik futbolera jolasten zuenik. Hala ere, urtero denboraldi hasieran oso zaila egiten zaigu nesken taldea osatzea. Beraz, bi talde osatzea pentsa ezina litzateke.

 

Zergatik uste duzu emakumezko eta gizonezko futbolaren arteko ezberdintasunak hain nabarmenak direla?

Gizonezko futbola, emakumezko futbolarekin konparatuta sortzen duenagatik. Gizonezko futbola asko mugitzen du, batez ere dirua, zaleak… Emakumezko futbola zoritxarrez ez dauzka hain beste jarraitzaile. Beraz aldea hori izango litzateke, gizonezkoek emakumezkoek baino jarraitzaile gehiago dituztela.

 

Umeak txikiak direnean elkar jolasten dute neska zein mutil denek batera, eta noizbehinka nabaritzen da neskek mutilek baino kalitate handiagoa dutela. Non gelditzen da kalitate hori handiak egiten direnean? Eta errekonozimendua?

Lehen esan dizudana. Agian gizonezkoen kirola dela uste da, baina egunero, zorionez, neska gehiago praktikatzen duten kirola da. Hala ere, oraindik gaur egun gehien praktikatzen dutenek gizonezkoak dira eta zoritxarrez gizonezkoek sortzen duten guztia emakumeek ez dute sortzen.

 

Federazioaren partetik diru laguntzak jasotzen dituzue emakumezko talde bat izateagatik? Eta bestelakoak?

Ez. Jasotzen ditugun laguntzak berdinak dira gizonezko taldeentzat zein emakumezkoentzat. Diru jasotzen dugu beste talde bat izateagatik. Berdin dio gizonezko 11 talde edukitzea ala bat emakumezkoena izatea. Laguntza ekonomikoa berbera da.

 

Uste duzu federazioak nahikoa egiten duela emakumezko futbolagatik?

Nik uste dut egunero gauza gehiago egiten direla. Izan ere, aurten, aurreratu ahal dizuet, urtero Gabonetan gizonezko Euskadiko selekzioak antolatzen den partida, aurten San Mamesen izango dena, eta ziurrenik emakumezko partida ere izango dela. Gainera gure zelaian, Lasesarren.

 

Klub bezala zer ekarpen egiten diozue emakumezko taldeari?

Ahal dugun guztia. Neskek badakite, arropa, behar duten azpiegitura… Baina gero gainerako futbol baseko taldeek bezala lotería saldu behar dute, papeletak… Berdina eskatzen diegu, gainera abantaila bat daukate. Barakaldo futbol taldean lan egiten duen edonork Klubeko bazkide izan behar du eta neskei ez diegu hori eskatzen, abantaila hori daukate. Ordainetan berriz papeletak saldu behar dituzte autobusa ordaintzeko, eta ekarpen ekonomikoak egiteko.

 

Batzuetan papeleten salmentarekin ez da nahikoa eta orain dela bi urte neskek Barakaldoko jaietan txosna bat jarri behar izan zuten autobusa ordaintzeko dirua lortzeko?

Klubak ahal zuen gustian lagundu zuen ekimen hori antolatzeko. Negoziazio bat izan zen kluba eta nesken artean. Klubak neskei proposamen hori egin zien eta neskak baizkoa eman zute. Azkenean, ez zuten soilik autobisa ordaintzeko dirua lortu, baizik eta irabazi geihago lortu zituzten. Klubak legez jokatu zuen eta diru hori neskei ematea erabaki zuen, haien egindako lanagatik sortutako dirua baitzen.

 

Beste herrialdeetako egoera ezagutzen duzu? Zergatik uste duzu Espainian egoera horrelakoa ezin dela izan?

Ez, ez dut ezaguntzen. Nire lanpostuari dagokidanez Barakaldo taldea jarraitzen dut eta gainerako bigarren b maila baina ez dut gehiagorik jarraintzen. Ez daukat astirik futbol gehiegi ikusteko.

 

Elkarrizketatu dugun neska batek esan digu zenbaitetan hurrengo esaldia entzun behar izan duela: “El futbol femenino no es ni futbol ni femenino”. Zein da zure iritzia?

Txorakeri hutsa dela uste dut. Futbola beste kirol bat bezala da. Gizonezkoek eta emakumezkoek praktikatu deketena. Kirol batzuetan, gauza ezberdinengatik neskak arrakastatsuagoak izan daitezke, eta mutilak beste kiroletan.

 

Uste duzu gizarteak orokorrean horrela pentsatzen duenik?

Norbait seguru horrela pentsatuko duela. Historikoki esan daiteke futbola gizonek eratutako kirola dela, baina ezin esan daiteke gizonentzako kirola denik. Lehen esan dudan muduan, futbola emakumeek eta gizonezkoek praktikatu dezaketen kirola da.

Elkarrizketa osoaren bideoa:

Anchor 3

© 2023 by SMALL BRAND. Proudly created with Wix.com

bottom of page