top of page

Ane Cerrato

 

Ane Cerratok 19 urte ditu eta Itugarpeko futbol taldean jolasten du.

 

Noiz hasi zinen futbolean jolasten?

Ni saskibaloian jolasten hasi nintzen. Nire eskolan ez zegoen neskentzako futbol talderik. Irterbide bakarra mutilekin jokatzea zen, eta nik ez nuen nahi. Institutura ailegatu nintzenean, 11-12 urte nituela hasi nintzen futbolean jolasten Deustuko futbol taldean.

 

Metxa
 
Metxa 27 urte ditu eta Barakaldoko futbol taldean jolasten du.
 

Noiz, nola eta zergatik hasi zinen futbolean?

Orain dela 6 urte hasi nintzen futbolean. Eskubaloian 10 urte eman nituen baina motibazio faltagatik utzi nuen eta beste kirol talde batean sartu nintzen, futbolean alegia. Lehen denboraldia Sopelanako Ugeragan eman nuen eta gainerakoak gaur arte Barakaldoko futbol taldean.

Alberto Romero
 
Alberto Romero Barakaldo Futbo Clubaren presidentea da eta 4 urte daramatza karguan.
 

Noiz eta zergatik erabaki zuen Barakaldoko Futbol Clubak emakumezko talde bat izatea?

Orain ezin dizut esan… Nik 4 urte daramatzat  zuzendaritzan eta talde bazegoen aurreko legealditik. Uste dut gainera taldea antolatu zela, urte batzuk egon zela eta gero urte batez desegin zela. Ondoren berriro ere sortu zen.

 

 

Elkarrizketak

Emakumezko futbolaren munduarekin zerikusia duten zenbait pertsona elkarrizketatu ditugu. Nesken iritzia adierazi nahi izan dugu, baina baita ere futbol talde handi baten presidentearen ikuspuntua erakutsi. 

© 2023 by SMALL BRAND. Proudly created with Wix.com

bottom of page